Berriak - laia
CAB Berriak
Gune honetan Araban eta kuadrilletan gertatzen denari buruzko albisteak, artikuluak, erreportajeak eta eduki esklusiboa aurkituko dituzu.
Eduki publikatzailea

Udako Iturriak elkarteko emakumeek gaur egun ditugun eskubideen alde borrokatu diren emakume guztiak ohoratu nahi dituzte.
Horretarako, 200 loretik gora ehundu dituzte, eta opari gisa eskaintzen dituzte adinekoen egoitzetan, osasun-zentroetan, autobus-geltokian, okindegian, tabernaren batean eta udal-bulegoetan. Trebiñuko konderriko 10 emakumek egindako loreak dira, emakume desberdinek egindako lore ezberdinak. Udalerriko herrietako emakumeen bilobengana, alabengana, ahizpengana, lagunengana iristea nahi dute.
Datorren martxoaren 8an Trebiñun lehen aldiz elkarretaratzea egitera gonbidatu dute, elkartearen beraren Irakurketa Klub Feministan sortutako ekimena.

"URRATSEZ URRATS" LIBURUA
Liburu hau Gure Soroak Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen Sailarekin duen hitzarmenaren testuinguruan sortzen da, eta bere helburua da gizartea Gure Soroako emakume nekazarien eta abeltzainen bizitzara hurbiltzea.
Era berean, izen propioa duten emakumeak aintzatetsi nahi dira, eta gure lurraldeko nekazaritza eta abeltzaintzako emakumeak landa-ingurunean elementu dinamizatzailea izan direla ikusarazi, horrela gizarteari lagunduz.


"Arabako Emakumeen Aztarnak Historian" lanean Trebiñuko emakume ehiztari-biltzaileen istorioak, Alaitzako erditze errituak, Arabako Mendialdeko serorak, Aramaioko emagin leinuak, Bastidako maistra errepublikanoak, Laudioko industria langileak eta Añanako emakume gatzgileak biltzen dira
Martxoaren 8a dela-eta, Foru Aldundiak ekitaldi instituzional bat eskainiko du, beren ondarea jaso duten zazpi emakume omentzeko
“Arabako historia kontatu denean gizonezkoen ekarpena azpimarratu izan da, eta ikuspegi horrek emakumeen papera albo batean utzi du hainbat mendez. "Arabako emakumeen aztarnak historian" lanaren argitalpenaren bidez, Arabako emakumeek mendeetan zehar egindako ekarpenak berreskuratu eta nabarmendu nahi dugu eta, aldi berean, eta emakumeak mendeko plano batean utzi dituzten desberdinkeriak ikusarazi”.
Horrela azaldu du Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak foru aldundiak lurraldeko emakumeen memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko egin duen lana, zehazki, Arabako landa eremuko kuadrilletako emakumeena.
Iñaki Gurtubaik gaur goizean aurkeztu du argitalpena, Savina Lafita antropologo, ikerketa feministetan aditu eta Errotik erakundeko kidearekin batera. Erakunde hori arduratu da, besteak beste, Arabako ikastetxeetara bidaliko diren materialak lantzeaz.
Proiektua Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planaren (2022-2026) esparruan sortu zen, emakumeak gizartean ez agertzeari aurre egiteko eta kontakizun inklusiboagoa eraikitzeko xedez. «Ezagutzen dugun historiaren ikuspegia partziala da –adierazi du Iñaki Gurtubaik–. Emakumeen lorpenak eta borrokak ezkutatzeaz gain, iraganaz dugun pertzepzioa desitxuratzen du eta oraindik ere emakumeak baloratzeko modua baldintzatzen duten estereotipoak indartzen ditu".
“Aztarna’ horiekin, emakumeek Arabako kuadrilla bakoitzean bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalaren hainbat eremutan duten eragina islatzen duten une eta figura gakoak identifikatu ditugu".
Hala, ibilbide historikoa Historiaurretik gaur egunera artekoa da: Trebiñuko enklabeko emakume ehiztari-biltzaileak; Erdiaroko damak eta Alaitzako erditze errituak; Arabako Mendialdeko serora, freila eta beatak Behe Erdi Aroan; Aramaioko emagin leinuak; Bastidako maistra errepublikarrak; industriako emakume langileak Laudion, eta Añanako Gatz Haraneko emakume gatzgileak.
Savina Lafitak azpimarratu duenez, garrantzitsua da “iraganeko emakumeei ahotsa ematea, une bakoitzean dauden genero desberdintasunak kontuan hartuko dituen begirada batekin. Izan ere, horrek ahalbidetzen du historia osoagoa, errealagoa eta bidezkoagoa berreraikitzea” eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea, gizartearen eraikuntzan emakumeek beti aktiboki parte hartu dutela erakutsita, eta, azkenik, ulertzea genero desberdintasuna ez dela naturala, historikoki eraikia baino.
Argitalpena osatzen duten fitxa historikoak komikiekin eta ikus-entzunezko materialekin osatzen dira, memoria historiko hori erakargarriagoa eta inklusiboagoa izateko, eta, hala, Arabako emakumeek utzitako ondarea pertsona guztiek ezagutu eta baloratu ahal izatea bermatzeko.
70 jarduera kuadrilletan
Hain zuzen ere, memoria historikoa berreskuratzea izango da Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Arabako emakumeei omenaldia egiteko egingo duen ekitaldi instituzionalaren ardatz nagusia.
Ekitaldi hori martxoaren 6an egingo da Artium Museoan, eta ‘Arabako Emakumeen Aztarnak Historian’ lanak protagonista dituen emakumeen ondarea jaso duten edo oinordeko diren zazpi emakume omenduko dira. Ekitaldi berean, Isabel Mellének, Inma Roizek eta Savina Lafitak parte hartuko dute historia ofizialak lurperatu dituen emakumeen memoria berreskuratzeko lanari buruzko solasaldian.
Era berean, kuadrillek, udalek eta gainerako gizarte eragileek lurraldean zehar egingo diren 70 jarduera antolatu dituzte M8 inguruan. Programazio guztiak eta ‘Arabako Emakumeen aztarnak historian’ izenekoaren edukiak LAIA-Arabako Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Arabako Sarearen webgunean kontsulta daitezke: laia.araba.eus

"Ni feminista naiz" da Emakundek, hiru foru aldundiek eta EUDELek bultzatzen duten martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Goiburua "Feminismoa zurekin bat" esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du.
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ahotsa altxatu dugu feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatzeko. Feminismoaz hitz egitea eskubideez, askatasunaz, ongizateaz, elkartasunaz, errespetuaz eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunaz hitz egitea delako. Gure bizitzak eraldatu dituen lana aitortzea eta etorkizun justuagoa eta demokratikoagoa eraikitzen jarraitzea da.
Aurreratutakoa zalantzan jartzea helburu duten desinformazioaren eta diskurtsoen aurrean, pedagogiaz, ekintzaz eta harrotasunez erantzuten dugu. Ez dugulako berdintasunaren aldeko borrokan atzerapausorik onartuko. Bide honen parte gara eta zu ere hala izatea nahi dugu.
Egin bat kanpainarekin martxoaren 8ra arte.
📸Egin ezazu selfie bat #NiFeministaNaiz iragazkiarekin eta alderatu.
👉🏼 https://www.facebook.com/share/p/15RKbV1hpy/

Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskadiko Teknologia Parkearekin batera, "Arabako STEAM emakumeen koadernoa" plazaratuko du, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunean.
Iñaki Gurtubai foru diputatuak nabarmendu du dokumentuak "gizarteari ekarpen handiak egiten dizkioten eta etorkizuneko belaunaldientzat, eta bereziki neskentzat, inspirazio iturri diren emakumeen istorioak" biltzen dituela
Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a. "Emakume horiek lan egiten duten erakundeei eta gizarteari ekarpen handiak egiten dizkiote, eta etorkizuneko belaunaldien inspirazio iturri dira". Berrogeita hamar zientzialari eta teknologo inguru dira, eta haien ibilbideak eta hausnarketak Arabako STEAM emakumeen koadernoa izeneko argitalpenean jaso dira. Koaderno hori bihar, otsailak 11, izango den Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna dela eta prestatu dute.
Hala adierazi du Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak, Arabako Lurralde Historikoko emakume zientzialari eta teknologoen berri ematen duen argitalpenaz hitz egitean. Foru diputatuak adierazi duenez, neska-mutil eta nerabeentzako prestatu dute, honako helburu honekin: "Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea gazteen artean, batez ere nesken artean, gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat bultzatzeko".
STEAM arloekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) gazteen interesa sustatzeko Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Parkeak 2018az geroztik duten lankidetzaren emaitza da argitalpena. Koadernoak helburu hauek ditu: "zientzia eta teknologiako hurbileko erreferenteak nabarmentzea, gizarte osoa genero arrakalaren inguruan sentsibilizatzea, eta ikastetxeekin, enpresekin eta beste erakunde batzuekin lan egitea, lanbide horien askotariko profilen eta garapen profesionalerako aukera zabalen berri emateko, baita erronka sozialei aurre egiteko egiten duten ekarpena handia ezagutzera emateko ere".
Hiru erakundeek, zenbait eragile instituzional, akademiko eta enpresarialekin batera, Inspira programan parte hartzen dute. Inspira proiektu aitzindaria da, eta gertuko STEAM emakumeak eta gizonak eramaten ditu Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. mailako geletara, neska-mutilekin hitz egin dezaten arlo horietan interesa izateko eta ikasketak egiteko orduan dituzten oztopo nagusiei buruz.
Orain arteko edizioetan, Arabako lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako 1.404 mutilek eta 1.367 neskak parte hartu dute, 61 ikastetxetako ikasgeletan mentoretza egin duten 158 emakume eta 7 gizonen eskutik.
Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Egunaren helburua da emakumeen eta neskatoen zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko, artearekiko eta matematikarekiko interesa sustatzea, eta, horrez gain, emakume zientzialariek, ikertzaileek eta ingeniariek historian zehar eta gaur egun egindako ekarpenak nabarmentzea. Horregatik, otsailaren 11 bi kontu gogorarazteko eguna da, batetik, zientziak inklusiboa eta askotarikoa izan behar duela, eta, bestetik, emakumeen, emakume gazteen eta nesken talentua, gizonenarekin batera, funtsezkoa dela munduan aurrerapen zientifikoan eta teknologikoan aurrera egiteko.
Gazteen artean, eta batez ere nesken artean, zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatze aldera, Arabako Foru Aldundiak, Arabako Lankidetzarako Ingeniaritza erakundearekin (ICLI) lankidetzan, lankidetza proiektu bat bultzatzen du Boli Kostan, aipatutako ekimenaren ildo beretik: "Genero berdintasuna sustatuz eta krisiaren aurreko erresilientzia areagotuz Boli Kostako hezkuntza eta osasun sistema indartzea".
Proiektu horren esparruan, sentsibilizazio ekintzak egingo dituzte otsailean eta martxoan, haurrentzako eta haien familientzako tailerren bitartez, bi helbururekin: proiektua Arabako ikastetxeetan ezagutaraztea, eta gaur egun dauden genero desberdintasunei buruz hausnartzea, emakume zientzialariek historian izan duten zeregina ezagutzera emanez. Tailerrez gain, Boli Kostako proiektuari buruzko erakusketa ibiltari bat izango da, hezkuntzari, emakumeei eta zientziari lotutako munduko beste leku batzuetako errealitateak ezagutarazteko.

“Kulturartekotasun familiak” dinamika sortu dugu, Kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza eta laguntza sustatzeko
‘Kulturartekotasun familiak’ ekimenaren bidez, kultura ezberdineko kideen saretzea eta elkarrekintza edota laguntza bultzatu nahi du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. EPA zentroetatik ateratik ideia, Bor-borrek eginiko parte hartze prozesuaren baitan.
Kultura ezberdinetako kideen beharrak entzun, eta ahal dela elkarrekintzaren bidez erantzuteko egitasmoa sortu du Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. 2024ko kulturartekotasun proiektuaren baitan kokatzen da proiektua, eta parte hartze prozesu baten ondorio da planteamendua, azaldu dutenez. Hain zuzen, neguan Amurrio eta Laudioko EPA zentroetako etorriberriekin “sentsazioen sareak” deituriko dinamika egin zuten, eta bertatik atera dituzte 2024ko kulturartekotasun proiektuak: “Kulturartekotasun kafeak”, “Munduko Kulturak Aiaraldean jaia” eta “kulturartekotasun familiak”. Funtsean, ekimena sinplea da: “Kultura ezberdinetako norbanako zein familien beharrei erantzuteko sareak dira, komunitate beharrei komunitatetik erantzuteko”. Adibideen artean jarri dituzte ondorengo egoera edo kasu errealak: "eskolako bilerak ulertzeko hizkuntza laguntzailea behar dut"; edo "ospitalera joateko kotxez laguntzea beharko nuke, umeak jasotzera iritsi ahal izateko"; edo "euskaraz eskolako lanetan laguntzeko norbaiten bila nabil"...
Nola hartu parte?
Laguntza eskatu nahi duenak 688625900 zenbakira deitu edo mezua bidali behar du, “zure datuak modu pribatuan jaso eta datu base batean sartuko ditugu: jatorria, hizkuntza edo garraioan laguntzeko gaitasuna, herria…eta laguntza eskaini nahi duienak ere bai. Bor bor elkartetik zurekin harremanetan jarriko gara, laguntza jaso edo eman nahi baduzu; beharra dagoenean mezu bat jasoko duzu, eta laguntzeko prest bazaude pertsona horrekin jarriko zaitugu kontaktuan, zuen artean moldatzeko”.
Ekimenaren sozializaziorako spota eta flyerrak ekoitzi ditu Bor-Bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren kulturartekotasun dirulaguntza deialdiari esker.

📅 Abenduak 18 astezkena
🕕 19:00
📍 BiBat museoa
Estrellas en la noche, 70eko hamarkadaren amaieratik hiri gris honen pentsamoldeak zabaltzen jakin zuen transformista talde bat. Purpurina, lentejuelak eta pikarokeria erabili zituzten, tradizio kasposoetan ainguratutako herritarrei erakusteko generoarekin jolastu zitekeela, gorputz baztertuez eta ukatutako plazerez gozatu zitekeela.

RITMO AMURRIO performance artistiko bat da, eta, besteak beste, kritika, publikoak artistarekin duen harremana eta besteren gorputza aztertzen ditu. Halaber, herriek arte kontzeptualari eta artistei dagokienez duten harremana aztertzen du, baita arauaren gorputzen eta queer gorputzen eta gorputz abytoen arteko lotura ere.
Ez ezazu galdu! Abenduaren 13an, ostirala, 12:00etatik 20:00etara, Casonako erakusketa-aretoan.

Bideoak taldeak azaroaren 25ean Ekoran egingo den ekitaldian (2024ko azaroaren 23an) eta Bilarko Gizarte Etxean egingo den emanaldia sartzen du. Modu berean, herriko toki esanguratsuetan: Sorginaren Trikuharria, ikuztegia, Bilarko kale eta txokoak grabazioak barne harzen ditu. Bideoan Andrés Calamaroren "Brindo por las mujeres" abestiaren grabazioa sartzen da, 2022an Txaro Revueltak bertsionatua (Artziniegako Abesbatza Feminista Tailerra).
Tailerraren informazio gehiago

Emakumeen topaketetan parte hartu zutenek egindako eszenifikazio ezberdinen bilduma da bideoa, eta bertan Bilarren bizitzako istorioak eta oroitzapenak bildu zituzten, emakumeen topaguneei eta egiten zituzten jarduerei lotuta. Mila esker posible egin zuten pertsona guztiei: topaketetan parte hartuz, garbitegia garbitzen lagunduz, eguneko argazkiak grabatuz eta hartuz... eta noski, egun hunkigarri honetan gurekin batera!

Honekin batera, “Guía para un uso inclusivo del castellano – Euskararen erabilera inklusiborak jarraibideak” argitalpena helarazi dizuegu. Lan xehea izan da, eta genero aldagaia kontuan hartzeaz gain, desberdintasuna eragiten duten beste kategoria batzuk ere hartu dira kontuan: sexu aniztasuna, aniztasun funtzionala, arraza aniztasuna, besteak beste.
Gida honek hizkuntza modu inklusiboan erabiltzeko tresnak ematen dizkigu, pertsona guztiak aintzat hartuak izateko, entzunak izateko eta ikusgarri izateko duten eskubideari erreparatuz. Hizkuntzak pentsamendua sortzen duela askotan entzun dugun bezala, diskriminazioa ere sor dezake. Eman diezaiogun buelta. Inklusioa, berdintasuna, elkartasuna eta justicia ere sor ditzake. Batzuetan kontzienteki eta beste batzuetan inkontzienteki erabiltzen dugu hizkuntza, testuinguruaren, pertsonaren edo talde solaskidearen arabera, …, hau da, aldagai askoren arabera.
Gida ezagutzera animatzen zaituztegu eta gogorarazi nahi dizuegu Berdintasun Zerbitzua zuen eskura dagoela egin nahi duzuen edozein kontsultarako.

Emakume Ekintzaileen Nazioarteko egunaren testuinguruan, InterFEMprende Topaketa egin da joan den astean Murgian. Añana eta Aiaraldeko esperientziak ezagutu dira, Gorbeialdeko emakume ekintzaileentzako topagune bat errazteko helburuarekin. Bertan, Añana eta Aiaraldeako emakume ekintzaileek izaera ezberdineko topaguneak izateko garrantzia partekatu dute, formal eta informalak, presentzialak zein birtualak.
Jardunaldiak eskualde hauetako topaguneen garrantzia azaltzeko eta Gorbeialdean abian jartzeko dauden aukerak erakusteko balio izan du. Espazio hauek emakume ekintzaileen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa indartzeko tresna dira, alegia, emakumeak lankidetzan inspiratzeko, konektatzeko eta garatzeko guneak.
Mila esker bertaratu zineten emakume guztioi.


Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguneko kanpaina, erakunde arteko kanpaina bakarra izango da berriro Euskadin, eta aurten "herri-kanpaina" izaera indartu egin da Imanol Pradales Lehendakariak berak parte hartu duelako kanpainaren aurkezpenean, Lehendakaritzan gazteekin egindako topaketa baten bidez. Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da.
Batu gaitezen geldiarazteko" da Emakundek, hiru aldundiek eta EUDELek azaroaren 25erako bultzatutako kanpainaren leloa Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.

“ Munduko Kulturak Aiaraldean jaiarekin sareak sortzea nahi dugu”.
Azaroaren 9an, larunbatean, izango da MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketa, Laudion. Eskualdeko emakume etorriberriekin prestatu dute egitaraua, eta Amurrioko zein Laudioko plazetatik abiatuko dituzte txangoak, Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartearen eskutik.
Kulturen arteko harremanak sustatzea eta saretzea. Horiek izango dira MUNDUKO KULTURAK AIARALDEAN topaketaren helburu nagusiak. Horretarako, parte hartze prozesua abiatu zuten neguan, eskualdeko emakume etorriberriekin Amurrio eta Laudioko EPA zentroetan entzuketa eta gogoeta ariketak antolatuta. Aurtengo kulturartekotasun proiektuak esperientzia horretatik diseinatu ditu Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak, eta azaroaren 9ko topaketa ere modu beretsuan gauzatu dute. Alabaina, beste hainbat eragile bildu dira elkarlanera: ZEHAR, TOPAGUNEA, EPA zentroak eta LAIA kasu. Izan ere, ekimena antolatzeko Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso du elkarteak.
Egun osoko festa
Egun osoko jaia izatea nahi dute antolatzaileek, 11:00etatik arratsaldera luzatuko dena. Egitaraua arabieraz, euskaraz eta gazteleraz zabaldu dute.
Adin guztientzako egitaraua prestatu dute, aurreratu dutenez. 11:00etan elkartuko dira Amurrioko plazan, trenez Gardeara mugitzeko. Laudion, aldiz, 11:30ean izango da herriko plazan hitzordua, 12:00etan Faktorian AUZOKOAK dinamikaz gozatzeko. Jarduera horretarako, gainera, Topaguneko kideak gerturatuko dira; elkarlanean prestatu baitute goizeko saioa.
Umeek, bien bitartean, KALAKA egur jokoekin jolasteko parada izango dute, 14:30ean kulturartekotasun bazkariaren txanda iritsi artean. Funtsean, bakoitzak nahi duen janaria eramango du partekatzeko, eta Bor-bor elkarteak ogia, platerak eta edalontziak ipiniko ditu partaide denentzat. Bazkalostea baliatuko dute (15:30) aurten eginiko kulturartekotasun proiektuak aurekzteko: KULTURARTEKOTASUN FAMILIAK eta HIZKUNTZEN SASKIAK, besteak beste. Horren ostean, MUNDUKO MUSIKAK entzungo dira, 17:00etan AIARANDREEN TAUPADAK elkartearen batukada saioarekin bukatzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero borborelkartea@gmail.com helbidera edo Instagram kontura idatzi daiteke.


Urriaren 25ean, ostiralean, izango da solasaldia 19:00etan Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Jarduera BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOAren baitan dago, eta irekia zein doakoa izango da saioa.
BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOAk drag topaketa hartuko du bere baitan urriko azken ostiralean, hots, hilaren 25ean. Hain zuzen, Albina Stardust draga izango da protagonista, “Drag mugimendua Euskal Herrian” solasaldia eskainiko duelarik.
Horrez gain, Kokoriko Hezkuntza Faktoriak “Atera zure draga” tailerra proposatu du umeentzat, 17:00etatik 19:00etara. Modu horretan euskal eszenan drag mugimenduak izandako bilakaera izango dute aztergai hurbiltzen direnen artean.
Ekimena irekia eta doakoa izango da, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso baitu Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak euskaraz sozializatzeko programen deialdiaren baitan. Elkarteko kideek aurreratu dutenez, solasaldiaren ikus-entzunezkoa grabatu eta sareratuko dute datozen egunetan, eskualdean pizten ari diren drag mugimenduarentzat zein jendartearentzat baliagarriak izan daitezen ahalduntze eta saretzeari begirako diskurtso feministak.

Aurrez-aurreko zerbitzua, asteazkenero 18:00etatik 19:30era Agurainen, Dulantzin edo Asparrenan. Astelehenetan, e-mailez sexaguzulautada@gmail.com helbidera edo telefonoz: 673 64 76 00
Non: Dulantziko Kultur Etxea, Lezaoko kiroldegiko bilera gela Agurainen, eta Aiarako Kultur Etxean
Norentzat: Herritarrentzat
Dinamizatzailea: EMAIZE, sexologia zentroa
Hizkuntza: Elebietan

Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak udazkeneko solasaldi zikloa aurkeztu du. Guztira 8 saio izango dira, martxoan egin baitzuten lehena. Urriaren 8an izango da udazkenekolehenbiziko jarduera: Maialen Akizuk “Kulturgintza, euskalgintza eta feminismoa, elkarren eskutik” solasaldia eskainiko baitu (online, 11:00etan). Bigarren saioa Artziniegakoliburutegian izango da, urriaren 14an, 18:00etan Ira Pereiroren eskutik “Genero eta gorputzdisidenteak, azaletik errora” izenburupean. Urriaren 25ean, 19:00etan, Albina Stardustek “Drag mugimendua Euskal Herrian" azalduko du Faktorian, eta hilaren 30ean Maider Galardi Fernandez de Agirrek “Euskal gatazkaren errelato feministak” izango ditu hizpide.
Azaroaren bukatuko da solasaldi zikloa, Amurrion eta Okondon gauzatuko diren hitzaldiekin. Hain zuzen, azaroaren 6an, 19:00etan, Bilgune Feministako kideek “Trantsizio feministadimentsio guztietan” jarriko dituzte erdigunean Amurrioko La Casonan; eta azaroaren 15ean,19:00etan, Ainara Santamariak “Ez dadin bizitza eten” liburua aurkeztuko du AiaraldeaEkintzen Faktorian. Egitasmoa azaroaren 19an bukatuko da, Okondoko Kultura Etxean, Leire Sanjurjoren “Indarkeria matxistaren adierak udalekuetan” solasaldiarekin.
Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker.


LAIA Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sareak hasiera eman dio ikasturte berriari, era guztietako jardueraz osatutako programa zabal batekin. Programa horretan, indarkeria matxistaren prebentzioarekin lotutako jarduerak azpimarratzen dira. Jarduera horiek Arabako kuadrilla guztietan egingo dira, sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzen bidez.
Iaz, 13.500 pertsonak parte hartu zuten LAIAn, eta guztira 364 jarduera egin ziren Araba osoan. Kopuru horiek lortu edo gainditu nahi dira orain hasten den ikasturtean. Besteak beste, honako hauek osatuko dute programazioa: hitzaldiak, antzerkia, topaketak, ikastaroak, jardunaldiak, eztabaidak eta solasaldiak, prestakuntza lantegiak, zineforumak, irakurketa feministako klubak, berdintasunaren aldeko ibilaldiak, bakarrizketak, kaleko ikuskizunak eta jolas jarduerak, eta kultura jarduerak eta emakumeek kiroletan parte hartzearekin lotutakoak.
Arabako Foru Aldundiak kuadrilla bakoitzeko informazio liburuxkak egin ditu, eta datozen egunetan banatuko ditu. Argibide guztiak, hemen: laia.araba.eus.

Labastidako Peña Toloño eta Bastidako Neskak kirol klubetik, eta Afganistango emakumeen egoerari ikusgarritasuna emateko asmoz, #UnSilencioQueResuena kanpaina jarri zen martxan.
Kanpaina sare sozialetan zabaldu dute, espazio publikoetan emakumeen ahotsaren soinua debekatzeari ikusgarritasuna emateko asmoz. Ekimenean parte hartu duten emakumeek argazki bat igo dute sare sozialetara, ahoa estalita eta #UnIsiltasunaQueResuena hastag-arekin.
Joan den abuztuaren 30ean, deialdia egin zuten elkarteek proposatu zuten kanpaina bukatzea, emakume guztiei dei eginez, 12:00etatik 12:10era espazio publiko guztietan isilik egon zitezen. Ekintza horren ostean, elkarretaratzeak egin zituzten bai Bastidako plazan, bai ekimenarekin bat egin zuten beste hainbat udalerritan.


10 urtetik gorakoekin eskualdeko emakume erreferenteak landu eta ezagutarazteko dinamika jarri du abian Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak.
Aiaraldeko emakume* erreferenteak ugaritu, aniztu eta aitortzea. Hiru helburu horiak betetzeko prestatu du azken asteetan eskualdeko emakume* erreferenteen lanketa soziala eta akademikoa egiteko bitarteko sorta Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak.16 orriko gida didaktikoa zabaltzeaz gainera 2023an ondutako ‘Aiaraldeko emakume* erreferenteen mapa’ jendarteratu du tokiko eragile euskaradun eta feministak. Ariketek Lehen Hezkuntzak 5-6 mailetatik aurrerako ikasleak dituzte oinarri, eta adin-etapa bakoitzareko dinamika ezberdinak zehaztu dituzte dosierrean. Era horretan, LH, DBH, Batxilergo zein euskaltegietako irakasle zein ikasleentzako material hezitzaile, erakargarri eta interesgarria jarri du komunitatearen eskura Bor-borrek, euren ustetan. Ez da, ordea, tokiko ezagutza feminista jorratzeko lehenbiziko ekimena izan.2022an ekin zion Bor-bor elkarteak tokiko memoria historiko feminista lantzeari, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia ikerketarekin batera unitate didaktikoa eta erakusketa ibiltaria plazaratuta; eta iaz heldu zioten ‘Aiaraldeko emakume* erreferenteen mapa’ dinamikari. Hala, parte hartze prozesu digital eta sozial baten bidez bailarako 60 emakume* erreferenteren proposamenak jaso zituen elkarteak, eta taula formatuan bildu ordez mapa itxura eman zioten proiektuari. Aurten, koska bat harago joan eta heziguneetan landu ahal izateko ikas materiala sortu eta zabaldu dute. Material didaktikoak hainbat eranskin eta formatu uztartzen ditu. Batetik, irakasleentzat bideotutoriala osatu dute; bost miinutuan geletan lantzeko ariketa guztiak azaltzeko.
Bestetik, karta formatua uztartuta, “Aiaraldeko emakume* erreferenteak” lana osatzen jarraitzeko deia zabaldu dute, proposamen berriak jaso eta datozen urteetan bitarteko berriak diseinatze aldera. Modu horretan, 60 pertsonako datu basea handitzea espero dute, baita lanketa eta aitortza soziala handitzea ere.
Egitasmoa Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker garatu da. Informazio gehiago eskuratzeko borborelkartea@gmail.comhelbidearen bitartez jarri zaitezkete harremanetan.

Joan den uztailaren 2an, Arabako herrietako hainbat gazte elkartu ginen Agurainen, eta Hajar Samadirekin solasaldi parte-hartzaile bat izateko aukera izan genuen.
Hitzaldian zehar gai oso ezberdinak jorratu ahal izan genituen, kulturarteko pedagogiatik abiatuta, testuinguru eta ikuspegi ezberdinak uler genitzakeelarik txikitatik ikusten eta irakasten digutenari buruz.
Gazte horiek, AFDk diruz lagundutako Adsis Fundazioaren proiektuarekin sentsibilizatuta, beren herrietan kulturarteko ekintza solidarioen sortzaileak dira. Hala eta guztiz ere, burua gehiago irekitzeko eta esperientzia pertsonalak trukatzeko aukera izan genuen bi ordu horiek baliagarriak izan ziren gazteek tresnak ezagut zitzaten aldaketa-eragile eta gizarte bidezkoago, aberatsago eta kulturartekoago baten sortzaile izateko.

Urtero bezala, Aiarako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak jaietako eraso matxisten aurkako kanpaina jarri du martxan, Aiara, Artziniega eta Okondoko Jai Batzordeekin batera. Helburua eraso kasuetan nola jokatu erraztea da, biktimak era egokian eta koordinatuan atenditzeko.
Kanpainaren barruan, jarduera protokoloa zabaldu da herrietako jai eremuetan, txosna eta tabernetakoei prestakuntza emanez, jakin dezaten nola jokatu horrelako kasuetan. Gainera, lonak jarriko dira 24 orduko telefonoekin eta azpimarratzekoa Tximeletak zentroaren telefonoa, sexu erasoak atenditzeko Arabako zentro espezializatua.
Era berean, hiru herrietako igerilekuetan, eraso matxisten aurkako kartelak banatu dira, indarkeria matxistarik gabeko guneak izatea bultzatzeko.


Joan den ekainaren 1ean, Arabako irakurketa klub feministen 12 taldeen 120 irakurle bildu ziren Izarran ikasturte amaierako topaketa egiteko.
Larunbateko hitzordua, Agustin Otsoa Eribeko Landa Gorbeialdeko Kuadrillako presidentearen eta Jone Berriozabal Bóveda Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko foru diputatuaren ongietorriarekin hasi ziren. Biek irakurketa-kluben sarea balioetsi dute, jabetze feministari eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoari laguntzen dioten neurrian, "kontakizun feministak partekatzeko topagune seguruak, hausnarketarako eta eztabaidarako guneak" eskainiz.
26 - 50 erakusten 82 emaitzetatik.



