Breadcrumb

Agenda

Eduki publikatzailea

Arabako Emakumeen Omenaldia
Arabako Emakumeen Omenaldia
2026-03-09

Arabako Foru Aldundiak ekitaldi instituzionala egin dugu Artium Museoan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Arabako emakumeen memoria eta ondarea aitortzeko topaketa da.

 

Ekitaldian Arabako kuadrilletako zazpi emakume eta elkarteri omenaldia egin zaie, emakumeen memoria, kultura eta lana denboran zehar zaintzen eta transmititzen lagundu dutelako. Aintzatespen gisa, #Laia jaso zuten, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Lurralde Sarearen (LAIA) ikurra.

 

Ekitaldian solasaldi bat ere izan da, memoria, komunitatea eta emakumeek lurraldearen historian eta gizarte-bizitzan duten paperari buruz.

 

Topaketei buruzko informazio gehiago

 

 

Arabako Emakumeen Omenaldia | Memoria de las Mujeres de Álava