Agenda - xehetasuna - laia
Breadcrumb
Agenda
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea
DONEMILIAGA-Afrikaldia- ‘Waiting for men’ (Gizonen zain)
Dinamizatzailea: Anita Hichaicoto
Afrikaldia, Donemililiagako Udala, Arabako Lautadako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia

A25 zela eta, igande honetan Mañuetan, euria gelditu ez bazen ere, ehun lagun inguruk parte hartu genuen Arabar Errioxako topaketan, eta 80 pertsona inguruk egin genuen 6,7 km-ko ibilaldia. Elkarrekin ibili ginen, elkarri entzunez, zainduz eta lagunduz, inor atzean utzi gabe.
Amaieran, zuhaitz bat landatu genuen isilean, oroimenaren eta itxaropenaren sinbolo gisa. Ondoren, agurra dantzatu zen zuhaitzaren inguruan, eta parte-hartzaileek harriak jarri zituzten enbor inguruan, idatziz edo marraztuz mezuak, hitzak eta oihuak, indarkeria matxistaren aurkako elkartasuna adieraziz.
Bukatzeko, olerki bat irakurri zen, eta ekitaldia Vivir Quintanaren “Canción sin miedo” abestuz amaitu genuen, ahotsak bateratuz eta emozioz gainezka.
“Herri batean dena jakiten da… edo ez” lemak gogorarazi zigun isiltasunak ez gaituela babesten.
Urrats bakoitzak balio du. Ez gaude bakarrik, eta ez dugu atzera egingo. 💜✊
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.
Partekatzen dizuegu Mentxu Ramilo Araujok egindako bideoa eta martxaren argazkiak.

Galdu egin duzu Euskal Herriko sorgin-ehizari buruzko jardunaldiak, Sorginak existitu al ziren? hitzaldia?, ez kezkatu, hitzaldi osoa entzun dezakezu hemen bertan
Antolatzaileak – kolaboratzaileak: Uharka Taldea, Nabarralde Fundazioa, Asparrenako Udala, Arabako Lautadako Kuadrilla eta Arabako Foru Aldundia






















