Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Online jardunaldia Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du urriaren 15ean online jardunaldi batekin, "Landa-eremuko emakumeen parte hartze publikoa"ri buruzkoa.

 

Jardunaldiari hasiera emateko, hainbat adituk ikuspegi desberdinetatik landuko dute gaia hitzaldi sorta batean.

 

Ondoren, hizlari horiek eta beste gonbidatu batzuek mahai-inguru batean parte hartuko dute, beren iritzia emanez eta beren esperientzia pertsonalean eta profesionalean oinarritutako lekukotasunak partekatuz, eremu publikoan aktiboki parte hartzen duten landa-eremuko emakume gisa.

 

Jardunaldi honetan parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aldez aurretik izena eman dutenei.

 

Izen-ematea

 

EGITARAUA

 

10:00

Jardunaldiaren irekiera, Jone Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren eskutik

 

Hitzaldiak:

  • Emakumeen parte-hartzea eremu publikoan – ERROTIK Kooperatiba feminista
  • Landa eremuko emakumeak, emakume nekazariak: garrantzia eta parte-hartzea – Leire Milikua
  • Emakumeak toki-korporazioetan – Pilar Legarra

 

11:30 – 12:30

Mahai-ingurua