BIZILAGUNAK 2022 ARABA - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
BIZILAGUNAK 2022 ARABA
Elkar ezagutzearen onena!
Bizilagunak ekimenak, igande batean, mahai baten inguruan, ezagutzen ez diren identitate kultural desberdineko bi familiek elkarrekin bazkaldu dezaten sustatu nahi du; familia bera, elkar maite duten edozein pertsona talde bezala ulertuta.
Zertarako? Elkar ezagutzea ezinbestekoa dela sinisten dugulako. Gero eta jende anitz gehiago ezagutu, gero eta erraminta gehiago ditugu harremantzeko orduan estereotipo eta aurreiritziak zalantzan jartzeko. Igandeko bazkaria elkarbanatzea, elkarbizitza osasuntsu hori sustatzeko abiapuntua izan liteke.
Horretarako, parte hartu nahi duten familien bila gabiltza. Animatuko zarete?