Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako emakume transexualen eskubideak sustatzenditu - laia
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako emakume transexualen eskubideak sustatzenditu
Arabako Foru Aldundiak Kolonbiako Tolima Saileko Ibagué, Planadas eta Casabianca udalerrietan garatzen den proiektua babesten du, Arabako Colombia-Euskadi Elkartearen bidez.
Proiektu horren bidez, emakumeen giza eskubideak babesten eta berreskuratzen lagundu nahi da, emakumeen aurkako indarkeriei aurrea hartzeko eta haiei arreta emateko gaitasun sozialak eta instituzionalak indartzeko. Garatutako ekintzen bidez, emakume horiei arreta eta babes integrala eskaintzen zaie, izan ere genero-indarkeriaren biktima ere badira. Halaber, ekintzailetzan eta enplegagarritasunean trebatzeko, emakume horien autonomia eta ahalduntze pertsonal eta kolektiboa bultzatzeko.
Yapawayra Fundazioa proiektua Kolonbian garatzen duen toki entitatea da. Erakunde horrek Kolonbiako bakea eraikitzen laguntzen du, aldaketa sozialak eragiten dituzten eta komunitate ahulen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen duten proiektuen bidez, bai eta haien eskubide sozial, politiko eta ekonomikoak kaltetu dituzten komunitateen bidez ere.
Proiektuan parte hartu duten emakume transen testigantzak